Erakutsi
Grabatutako aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Markaketa-elementuen bistaratze-propietateak aldatzeko, aukeratu LibreOffice Writer - Aldaketak LibreOffice Calc - Aldaketak Aukerak elkarrizketa-koadroan.
Saguaren erakuslea dokumentuaren aldaketaren marka baten gainean uzten baduzu, aholku batek aldaketa egin duen egilea, data eta ordua bistaratuko du. Aholku luzeak gaituta badaude, aldaketa mota eta erantsitako iruzkinak ere bistaratuko dira.
Erakutsi kalkulu-orriko aldaketak
Grabatutako aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Erakutsi onartutako aldaketak
Onartu diren aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Erakutsi baztertutako aldaketak
Baztertu diren aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.